Eako 2026ko egutegirako argazki lehiaketa abiarazi dute
Parte hartzaile bakoitzak bi argazki aurkeztu ditzake gehienez, azaroaren 14a baino lehen.
Eako Udalak jakinarazi duenez, 2026ko udal egutegia osatzeko argazki lehiaketa abian da dagoeneko. Hala, parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki aurkezteko aukera izango dituela azaldu dute, eta azaroaren 14ra [barikua] arte zabaldu dute argazkiak entregatzeko epea.
Argazkiak udalerrian egindako irudi digitalak izan beharko dira, eta formatu digitalean atera beharko dira. Gainera, formatu etzaneko argazkiak (horizontalak) baino ez dira onartuko, argitu dutenez; A4 tamainan inprimatzeko bereizmena dutenak, hain zuzen. Hamabi argazki irabazleak 2026ko Foruko Udal Egutegian agertuko dira, eta egileek saria jasoko dute: Herriko dendetan gastatzeko 20 euroko bonoak.
Argazkiak online bidez aurkeztu behar dira, https://labur.eus/igo-zure-argazkiak atarian. Hor, gainera, informazio eta zehaztapen gehiago ikusteko aukera dago.