"Publiko berria" hartu du aurten Mareak Jaialdiak
Mb2000 elkarteko kideek jaialdiaren balorazio "oso positiboa" egin dute, gauzatu diren ekintza guztietan giro "oso ona" sortu baita.
Argazkia: Mb2000 elkartea Kulturaren olatuari jarraipena ematera etorri da aurten Mareak Jaialdia, eta 11. aldia amaituta, erritmoa baretu eta atseden hartzea dagokie horren atzean lanean aritu diren Mb2000 elkarteko kideei. Aurreko astea musika eta kultur ekitaldiz bete zuen Bermeo jaialdiak, eta antolatzaileek balorazio “oso positiboa” egin dute, “publiko berria” gertutatu dela sumatu baitute.
Sei egunetan zazpi ekitaldi eskaini behar zituen jaialdiak aurten, baina Palestinaren aldeko greba deialdia tarteko, Ana Galarraga eta Pettiren Frankestein agurgarria errezital musikatua bertan behera gelditu zen. Halere, antolatzaileen nahia aurrerago ekitaldi horrrentzako data berria zehaztea da: “Denbora gutxi pasatu da eta oraindik ez dugu noiz eta non egingo dugun pentsatu, baina finkatzean jakinaraziko dugu”. Halere “pozarren” daude antolatzaileak, jende berria berturatu delako egitarauko ekintza ezberdinetara: “Giro oso ona sortu da jardueta denetan, denok oso gustora egon gara, eta benetan pozarren gaudela”.

Argazkia: Mb2000
Emeen Kemen, Maider Alcelay eta Igor Salesen ipuin kontaketagaz ekin zioten jaialdiaren 11. aldiari eta “polito” egon bazen ere, Karmele filmaren estreinaldiagaz bat egin zuenez pertsona batzuek alde egin zuten: “Pena izan zen, baina ezin genuen aurreikusi, ez genekielako zer gertatuko zen”. Habia taldeak berriz, Arrantzaleen Museoa bete zuen martitzenean. Hurreratu zen jendea “pozarren” geratu zen eta denek biola, biolina eta biolontxeloagaz sortu zen “giroa goxoa” nabarmendu zuten.
Eguenean, greba egunaren ostean, Bermeoko Kafe Antzokira egin zuen salto jaialdiak “ezberdinena” zen jardueragaz: Sretno dijete (2023) dokumental kroaziarraren proiekzioa. “Jendea hurbildu zen, jendeak txaloka amaitu zuen. Musikaren ikuspegi ezberdina ikusteko aukera eskaini zuen”.

Argazkia: Mb2000 elkartea
Bermeotik haratago, Araba eta Kantabriatik ere iritsi zen jendea bariku eta zapatuko kontzertuetara. Barikuan, gainera, Besaide taldea oholtzaratu zen, eta kideetako bat gernika-lumotarra izanik, haren familia eta lagunak ere hurreratu ziren. Zapatuko jardunaldia Sorbituafako Iruinarrira bisita gidatua eginez hasi zuten, eta Mareak jaialdi “txiki eta xumea” bada ere, hogei lagun inguru batu zituen ibilaldiak. Autobus geltokian elkartu ziren, eta helmugara iristean Juan Carlos Quintanagaz batuko dira haren azalpenak entzun zituzten gero.
Formatu aldaketa.
Emaitza eta erantzunagaz pozik egonik ere, antolatzaileentzat “nekesa” izaten da jaialdiaren astea, “sprint bat bezala” bizi baitute: “Hiruzpalau urte daramatzagu nola antolatu pentsatzen, agian beste modu batera atondu behar dugulako jaialdia”. Ezer zehaztuta izan ez arren, jaialdiak “asteburura gehiago jotzea” aukera bat izan daitekeela uste dute: “Barikuetan, bereziki bariku arratsaldeetan ere aukera asko ikusten ditugu, bi ekintza antolatu ahal izango genituelako. Gutxinaka gutxinaka zer egin pentsatzen joango gara”.
ARGAKIAK: Mb2ooo Elkartea