Eusko Jaurlaritzak 30.000 euroko dirulaguntza zuzena emango dio BTWCi
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Bermeo Tuna World Capital Elkartea ekimen publiko-pribatuari 30.000 euroko zuzeneko dirulaguntza ematea onartu du. Zehaztu dutenez, laguntza ALMA2030 metodologiaren “lurralde-aktibaziora” bideratuko da. Metodologia horren bidez, Bermeoko eragile publiko zei pribatuak, hezkuntzakoak eta sozialak mobilizatzea bilatzen da, “lurralde-eraldaketarako prozesu multieragile, multieragile eta maila anitzekoa sortzeko”.
Jaurlaritzatik azpimarratu dutenez, BTWCek Bizkaia, Araba eta Gipuzkoatik tunidoen sektorearen kudeaketa iraunkorra, arduratsua eta eraldatzailea sustatzea ditu helburu, modu horretara 2030 Agendaren printzipioekin bat eginez. Izan ere, atunaren eta hegaluzearen sektoreko 40 eragile baino gehiago biltzen ditu elkarteak “iraunkortasuna, berrikuntza, herritarren parte-hartzea eta nazioarteko proiekzioa artikulatzen dituen lurralde-eredu bat” bultzatzen du elkarteak.