Abiñako enklabearen auzia berrikustearen kontra bozkatu dute Bizkaiko Batzar Nagusietan
Bizkaiko Talde Popularrak agertu diren "txosten berriak" kontuan hartuta aldundiak Abiñako enklabeari buruzko 2017ko erabakia eta egoera berriko neurtzeko proposamena aurkeztu du; PSE-EEk, EH Bilduk eta EAJk kontra bozkatu dute eta ez da proposamena onartu.
Argazkia: Bizkaiko Batzar Nagusiak Bizkaiko Talde Popularra (PPB) talde batzarkidearen bozeramailea den Raquel Gonzalez Diez-Andinok arauz besteko proposamen bidez hala eskatuta, 2017ko abenduaren 14an Batzar Nagusiek Abiñako enklabeari buruz hartutako ebazpena izan dute gaur [urriak 22] mintzagai Bizkaiko Batzar Nagusien osoko batzarrean. Proposamenaren barruan Bizkaiko Foru Aldundiak Busturia eta Sukarritaren arteko “bitartekari lanak” egiteko eskaera egin du, bi udalerriek beste ebazpena “fede onez” hartu dezaten. Era berean, “agertu diren txosten berriak” kontuan hartuta, aldundiak 2017ko erabakia eta egoera “berriko neurtzea” ere barne hartzen du proposamenak. Talde Berezia – Elkarrekin Bizkaia taldeak aldeko botoa eman badu ere, PSE-EEren, EH Bilduren eta EAJren kontrako botoekin ez da popularren proposamena onartu.
Ezezko botoa eman duten hiru alderdiek Abiña enklabearen auziak dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren “epai irmoa” duela adierazi dute. Epai horrek enklabea bai existitzen zela eta, ondorioz, Abiñako San Antonio auzoa Busturiari zegokiola berretsi zuen. Era berean, auzitegi berberak Sukarrietako Udalak aurkeztutako azken errekutsoa atzera bota zuela gogoratu dute.
Halaber, Abiñako auzia esparru juridikoan sartzen dela argudiatu dute, eta ez politikoan. Aitor Lopez Vazquez EH Bilduko ordezkariak batari zein besteari arrazoia emateko arrazoirik ez dutela adierazi du. Mikel Bagan Urtiaga Euzko Abertzaleak taldeko batzarkideak popularrek ekarritako proposamena “txarto formulatuta” dagoela azpimarratu du, aldundia Bizkaiko Batzar Nagusien eskumenetan sartzea eskatzen duelako. Azkenik, Juan Otermin Eraso sozialistak berrikuspen judiziala egiteko elementu berriak baldin badaude “bide juridikoak jarraitzera” animatu ditu Gernikako Batzar Etxera hurbildu diren Jaime Orueta Sukarrietako alkate eta herritarrak.