Txaporta inguruko iriste erraztasuna indartu dute
Gernika-Lumoko Udalak iriste erraztasuna hobetzeko planagaz segitzen du, eta, orain, Txaporta inguruan egin ditu zenbait lan: seinale horizontalak berritu ditu, horiek berriro margotuz, oinezkoen eta ibilgailuen joan-etorriak errazteko eta bide sergutasuna indartzeko, argitzeko eta bermatzeko helburuzz.
Jarduera horrekin udalak espazio publikoa “herritar guztien beharretara” egokitzeko konpromisoari eutsi diola diote udal arduradunek, “udalerriko hainbat tokitan mugikortasun eredu irisgarri eta seguruago batean aurrera eginez”.
