Azules Gernika eta Estancoren gildak izan dira onenak
Gernika-Lumoko Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzu Enpresen elkarteak laugarren urtez antolatu duen lehiaketako publikoaren saria, berriz, Foruriarentzat izan da.
Gilda txapelketako saridunak. Gernikako Merkatari Elkartuak Udalerriko ostalaritzari bizia ematea helburu duen Gilda txapelketa antolatu du laugarren urtez Gernika-Lumoko Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzu Enpresen elkarteak. Inoizkoa baino luzeagoa izan da aurtengoa, lehiaketa bi astez egin beharrean, lau astez egin baitute oraingoan. Bi kategoriatan banatuta lehiatu dute udalerriko establezimenduek, gilda tradizionalaren eta gilda berritzailearen kategorietan, eta Azules Gernika eta Estancoren proposamenak izan dira sarituak, hurrenez hurren. Horiez gain, herritarrek ere euren iritzia eman dute, eta publikoaren saria Foruriarentzat izan da.
Urtero “gorantz doan txapelketa” dela gilda lehiaketa diote antolatzaileek, bai maila aldetik, bai partaidetza aldetik gero eta hobea delak. Hala, joan den barikuan (urriak 17) banatu zituzten sariak, eta txapelketak izandako erantzunagaz “oso pozik” daudela gehitu zuten.

Gilda txapelketako saridunak.Gernikako Merkatari Elkartuak