100 urte bete ditu Maria Angeles Onaindia muxikarrak
Maria Angeles Onaindia zoriondu dute. Muxikako Udala Maria Angeles Onaindia muxikarrak 100 urte bete ditu, eta familia eta gertukoekin bere urteguna ospatzeaz gain, Muxikako Udalaren zoriona ere jaso du udalerriko herritar nagusienak.
Ohorezko aurreskua dantzatu eta lore sorta oparitu dio udalak, familiagaz inguratuta ospatutako “egun berezia.

Maria Angeles Onaindiari lore sorta eman dio udalak.Muxikako Udala