300 zuhaitz, baso autoktonoak berreskuratzeko
Mape ibaiaren inguruan tokiko 300 zuhaitz eta zuhaixka landatu dituzte.BBK Klima BBK Klima Mendi Martxa Erronkak 80 lagun elkartu zituen herenegun (urriak 11) Busturian, Mape ibaiaren inguruan 300 zuhaitz eta tokiko zuhaixka landatzeko asmoz. BBK Fundazioak Lurgaia Ingurumen-sentsibilizazioa eta “baso autoktonoen berreskuratzea” helburu, BBK Fundazioak eta Lurgaia Fundazioak herritarrei berreskurapen prozesu horretan “zuzenean inplikatzeko aukera” eskaintzea izan du helburu.
Landaketagaz amaituta, programazioak BBK Klimako instalazioetan jarraitu zuen arratsaldean, Ortutik Ahora Cateringen eskutik, showcooking agroekologiko bat egin baitzuten. Gainera, arratsaldean zehar bestelako “bost jarduera paralelo” ere izan zituzten aukeran parte hartzaileek. Eguna biribiltzeko, 100 lagunek Robot basatia animazio-filma ikusteko aukera eduki zuten Klimaterpen, Udazkeneko zinema programaren baitan.