Ormaetxea, Luengo eta Arzanegi, Ereñon nagusi
40. Ereñozarrera Igoeraren helmugara elkarrekin heldu ziren Paul Ormaetxea eta Antton Luengo, biak ala biak 09:06ko denboragaz. Hirugarren postua Jabi Goitiak lortu zuen. Emakumezkoen podiuma, hurrenez hurren, Luzia Arzanegik, Haizea Gerrikabeitiak eta Irati Zabalak osatu zuten.
Ereñozarrera igoeran parte hartu zutenen talde argazkia.Gerandape Atzo (urriak 5), Busturialdeko nahiz inguruko mendi korrikalaririk bizkorrenak Ereñon elkartu ziren, III. Igoera Herrikoien Ligaren baitako azkenaurreko lasterketa lehiatzeko: 40. Ereñozarrera Igoera. Probak Ereñoko herrigunea eta Ereñozar mendi gailurreko San Migel baseliza lotu zituen, eta 28 korrikalari ausart bildu ziren; 3 neska ta 25 mutil.
Hala, Paul Ormaetxea eta Antton Luengo izan dira gizonezkoetan lehenak, biak ala biak 09.06ko denbora partikaratuz. Jarraian, ordea, hirugarren postua lortuz, Jabi Goitiak 09,10ko denboran egin zuen ibilbidea. Bestalde, emakumezkoen arteko podiuma Luzia Arzanegik, Haizea Gerrikabeitiak eta Irati Zabalak osatu zuten; hurrenez hurren, 12,30,12,58 eta 13,24ko denborekin. Halaber, parte hartzaile guztien artean Mikel Legarreta nabarmendu dute antolatzaileek, parte hartutako 5 ereñotarren artean lehenengo postua lortzeagatik.
Behin atzokoa amaitu den, azken geltokia falta zaio ekainean hasitako Igoera Herrikoien Ligaren hirugarren aldiari. Abenduaren 6an izango dute hitzordua, Elantxobeko Kaltzadan Goragaz.