Literatura, urriko protagonista nagusia Mundakan
Barikuan [urriak 3] Jose Ángel Etxaniz Ortuñez Txato-k bere azken liburua aurkeztuko du kultur etxean.
Literatura protagonista izango da Mundakan, urrian. Hain zuzen ere, udalaren ekimenez bi ekintza nagusi antolatu dituzte. Barikuan [urriak 3] Jose Ángel Etxaniz Ortuñez Txato-k Historia del Turismo y Veraneo en Urdaibai. Los orígenes (1830-1900) bere azken liburua aurkeztuko du herrian. Liburuaren aurkezpena 19:30ean hasiko da Tribisarrospe Kultur Etxean eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
Hori gutxi ez, eta 2025-2026 ikasturteko Irakurketa Kluba martxan jarri nahi dute. Izan ere, parte hartu nahi dutenentzako izen ematea zabalik dago urriaren 17ra arte. Urritik maiatzera arte luzatuko da Irakurketa Kluba, hilabeteko bakoitzeko eguen baten geratuko dira, 18:30etik 20:00etara, Mundakako J.H: Etxeita Udal Liburutegian. Aurreratu dute dinamizatzailea Miren Billelabeitia izango da.