Herritarren parte hartzea "handia" izan da Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan
Bermeoko Udalak Andra Mari eta Santa Eufemia jaien balorazio positiboa egin du, euri tarteak egon arren jarduera guztiak aurrera eraman ahal izan zituztela nabarmenduta.
Xixiliri agur esan ziotenetik aste batzuk igarota, Bermeoko Udalak herritarrek Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan izandako “parte hartze handia” nabarmendu eta jaien balorazio positiboa egin du. Azpimarratu dutenez, euri tarteak egoda ere, programatuta zituzten jarduera guztiak “arrakastaz” gauzatu ahal izan ziren, ekitaldi gehienetan kale eta plazak betez.
Endika Etxebarria kultur zinegotziakere herritarren inplikazioaren garrantzia nabarmendu du: “Egitarauan aurreikusitako jarduera guztiak egn ahal izan dira, eta horietan guztietan giro bikaina izan da. Gure jaiak betidak izan dira oso parte-hartzaileak, herritarrak inplikatu egiten dira eta hori hitzordu bakoitzean ikus daiteke: kontzertuak, antzerkiak, kalejitak, protokolozko ekitaldiak… Kaleak jendez beteta egon dira”. Izan ere, kontzertuak izan dira jaien “ardatz nagusienetakoa”, herritarren “harrera bikaina” izan baitute. Udaletik Puro Relako taldearen kontzertuaren arrakasta azpimarratu dute, domeka izan arren jendetza bildu baitzuen Lameran: “Jai hauetako unerik gogoratuenetako bat izango da askorentzat”.
Almikako jaitsiera.
Almikako Jaitsieraren antolaketa aldaketa izan da aurtengo jaien berrikuntzetako bat, oraingoan jai batzordearen esku geratu baita. Parte hartzeko aldez aurretik izena emateko sistema bat ezarri zen, hasieran zalantzan sortu bazituen ere, azkenean erantzun “oso positiboa” izan duena: “Oso ondo joan da eta parte hartzea handia izan da”.
Hala, udalak jai batzordeari ekitaldi horretan zein “beste askotan” egindako lana eskertu dio eta gogoratu du batzordea ekarpenak egin nahi dituzten udalerriko pertsona eta elkarte guztientzat zabalik” dagoela.
Era berean, Etxebarriak Bermeoko Txosna Batzordearen lana ere goraipatu du, “elkarlanerako daukaten prestutasunagatik”. Elkarlana jai osatuak lortzeko “funtsezkoa” dela adierazi du Etxebarriak.
Datorren urteko jaiei begira, ekitaldi batzuetan data aldaketa egitea begi onez ikusten du udaletik, adibidez, bertso saioarena. Aurten irailaren 10ean egin dute, eta jende gehiago erakarri asmoz beste egun batean egin daitekeela uste dute, besteak beste parte hartzen duten bertsolarien maila “oso ona” izaten delako. Bestetik, su artifizialak eta Xixiliren doluzko ibilbidearen ordutegia ordu erdi erdi aurretatu dituzte aurten, eta herritarren aldetik oso ondo baloratu dela ikusita, etorkizunean hala mantentzeko asmoa dagoela iragarri dute.
Puntu Morea.
Aurten Puntu Morea lau egunez egon da martxan Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan: irailaren 6an, 9an, 12an eta 13an. Zehaztu dutenez, 20 eta 30 urteko biztanleak izan dira Lamerara gerturatu direnak. Baliabide “erabilgarria” izan dela uste dute, eta udaletik adierazi dutenez, horrek agerian uzten du esperazio hori ikusgai eta irisgarri mantetzearen garrantzia. Hala ere, hezitzaileenganako “mespetxuzko jarrerak” egon ziren, eta udalak “irmoki” salatu ditu jarrera horiek guztiak.
Jaietan sortutako hondakinei dagokienez, garbiketa lanetan egindako ahaleginari esker udalerria “ia beti garbi eta baldintza onetan” mantendu den arren, udaletik horretarako ardura herritar guztiena dela gogorarazi nahi izan dute: “Herria garbi eta baldintza egokietan mantentzea herritar guztien erantzukizuna da”.
Hala, jai egunetan “ahalegin berezia” egin duten udal langile guztien lana nabarmendu eta eskertu gura izan dute, isilpean egiten duten lana “funtsezkoa” baita jaien garapen egokirako: “Jai egun asko ditugu, euren lekuan egoten jakin dute, gertakarien aurrean ahal izan duten arinen erantzunez. Eskerrikasko bihotz bihotzez egindako lan guztiagatik”.