45 plazako aparkaleku berri batek Astrako eremua indartuko du
Gernika-Lumoko Udalak 45 plazako aparkaleku berri bat egokitu du Elkartegiaren ondoan, eta horrekin Astrako aparkalekuan dauden 246 lekuak osatzea bilatu du udalak. Ekimenak 11.000 euroko inbertsioa izan du, eta inguruan aparkatzeko eskaera gero eta handiagoari erantzuten dio.
700 metro karratuko aparkaleku berria “lehen erabiltzen ez zen” lursail batean egokitu dute, eta horretarako guneko irisgarritasuna eta hiri-ingurunea hobetu dute, ingurua asfaltatuz.
Jose Maria Gorroño alkateak dio “jarduera horrek zerbitzu publikoen hobekuntza” dakarrela eta herritarren bizi kalitatearekin “hobetzen” duela. Gune hori sortzeak hurbileko beste zerbitzu batzuetarako sarbidea erraztea ere bilatzen duela gehitu du, “herriaren dinamismo ekonomiko eta sozialari lagunduz”.