Xsakara izango da Bermeoko jaietako pregoilaria
266 bozka jasota, Xsakara izango da Andra Mari eta Santa Eufemia jaien hasieran udaletxeko balkoian alkatearekin egongo dena.
Argazkia: Grindin Gutarrak. Xabi Gutiez Xsakara izango da, Nadia Nemeh Bermeoko alkateagaz batera, Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiei hasiera ematearen ardura izango duena.
Astelehenean itxi zuten azken bozketa, zeinetan musikariaz gain, Spookypheria Productions eta Alkartasuna Dantza Taldea zeuden. Baina, 266 botogaz eta botoen %41,5 eskuratuta, herritarren gehiengoak Xsakara aukeratu du pregoilari. Bigarrenak 240 boto jaso ditu (%37,44) eta hirugarrenak, berriz, 135 (%21,06).
Pregoilaria aurkeratzeko prozesua, azken urteetan modukoa izan da kostako herrian: bermeotarrek beraien proposamenak egiteko aukera izan zuten, eta udalak jakinarazi zuenez, 53 talde, pertsona edo elkarteren izenak jaso zituzten, gehien errepikatu zirenak lehen aipatutako hirurak izanik. “Zorionak irabazleari zein bozketako hautagaiei. Eta eskerrik asko bozketan parte hartu duzuen guztioei ere”.