100 urte bete ditu Maite Aranak
Maite Arana elantxobetarrak 100 urte bete ditu gaur [abuztuak 8], eta senide eta gertukoekin ospatzeaz gain, Elantxobeko Udalaren “omenalditxoa” ere jaso du. Ohorezko aurreskua dantzatzeaz gain, udal gobernu taldeak lore sorta oparitu dio “hunkituta eta eskertuta” agertu den Arani.