
Mikel Ansola Garitagoitia organo-jotzaile markina-xemeindarrak kontzertua eskainiko du domekan [abuztuak 10], Bermeon Urdaibaiko Organoak musika zikloaren barruan. Berarekin izango da Aritz Labrador txistularia ere, eta bi instrumentuak uztartuta, "programa berezia" eskainiko dute Andra Mari elizan.

"Funtzionaltasuna, integrazio estetikoa eta iraunkortasuna" uztartzen dituen Urbietako pasabide berriak 577.609,80 euroko kostua izan du. Datorren martitzeneko [abuztuak 12] 12:00etatik aurrera erabili ahal izango da.

Gernikeko Egurre Gazte Asanbladiek 'Azken pintxopotea' deitu du gaur [abuztuak 7]. Zapatuan, berriz, udako gazte afarian batu eta iraileko Gazte Egunaren egitaraua aurkeztuko dute

Udaletxea birgaitzeko lanak amaituta, herritarrek egindako lanak ikusteko inaugurazio ekitaldia egingo dute abuztuaren 15ean [barikua].

Udaltzaingoaren bulegoaren kanpoaldean "erantzun azkar eta eraginkorra" ematea ahalbidetuko duen herritarren arretarako txirrina jarri dute, eta agenteak, "beharrezkoa" den egoeretan gorputz-kamerak erabiltzen hasiko dira.

Frontoia jabetza pribatukoa da, eta Sukarrietako Udala apezpikutegiko ordezkariekin harremanetan dago eremu horretan esku-hartzea egitea ahalbidetuko dion "epe luzerako hitzarmen bat" lortzeko.