
Lurgorri Jai Batzordeak "denetariko eta denentzako" egitaraua prestatu du San Lorentzo jaietarako; herri bazkaria, jolasak eta musika ez dira faltako domeka zein astelehenean Lurgorrin.

Aunis & Santonge frantziar taldea eta Club Zeybek Yaren talde turkiarra izango dira zapatuan [abuztuak 9] Bermeoko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 37. aldian. Nazioarteko dantza taldeak Mundakako jaialdian 30. urteurrenean eta Busturiako Itsasoko Ama Birjinaren jaietan ere izango dira.

BBK Klimak 'Nemoren Bila' filma proiektatuko du domekan [abuztuak 10] Busturiko instalazioetan eta, abuztuaren 24an, berriz, 'Ponyo itsaslabarrean' filmaren txanda izango da. Sarrerrak aurretiaz eskuratu beharko dira.

Sukarrieta Pedernales Portuondo Kirol Ontzien elkarteak udalerriko kostaldea garbitzeko jardunaldia antolatu du zapatuan [abuztuak 9].

Spookypheria Productions, Xsakara eta Alkartasuna Dantza Taldea izan dira Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan pregoilari izateko gehien errepikatu diren proposamenak. Azken erabakia bermeotarren esku dago, eta abuztuaren 18ra arte [astelehena] dute bozka emateko aukera.