
Ibarrangelu eta Elantxobeko Gazte Asanbladak Gazte Eguna antolatu du barikurako [abuztuak 8], eta bihar [abuztuak 5] da gazte bazkarian izena emateko azken eguna. Uda sasoirako pala eta futbito txapelketak ere antolatu izan dituzte, "erantzun onagaz".

Mugarik Gabeko Etorkinak elkarteak 'Irregulartasuna indarkeria anizkoitza eta desentralizatua da' argazki-erakusketa antolatu du, eta abuztuaren 30era arte bisitatu ahalko da, Frantsizkotarren klaustroan.

Park modalitateko finalean 86,95eko puntuazioa jaso zuen skater bermeotarrak, STU Pro Tourreko Varbergeko (Suedia) probako hirugarren postua lortuz.

Sare eta Etxeratek deituta, ehunka lagunek euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen aldeko aldarriz bete zituzten atzo [abuztuak 3] eskualdeko hondartzak, 'Behin betiko txanpa etxera' lelopean.

Gernikako Grand Slameko finalaurrekoak zapatuan [abuztuak 9] jokatuko dituzte, eta final handia, San Roke egunez [abuztuak 16]. Finalerako sarrerak gaur [abuztuak 3], 12:00etan jarriko dituzte salgai.

Busturialdeko Itaiak Zizur Nagusiko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu zuen atzo [abuztuak 3], eta emakumeak lehen lerroan izango dituen "erantzun kolektibo eraginkorrak" eraikitzeko deia egin zuten.

Denboraldiko emaitzarik onena lortu du 'Bou Bizkaia'-k Hondarribiako uretan, eta Lekeition bosgarren amaituta, sailkapeneko laugarren postuaren lehian sartu da.