10.044 bisitari hartu ditu Santa Katalinak azken hiru hilabeteetan
Musutruk Mundaka Elkarteak Mundakako Santa Karalina baseliza zaharberritzeko kanpaina aurkeztu zuen maiatzean; geroztik, 11.341 euro bildu dituzte.
Gaur egun eraikinaren arkitekturaz zein bertatik ikus daitezkeen itsasoaren bista ederrez gozatu gura duten herritar zein turistek topaleku bada ere, urte luzeko ibilbide eta historia duen ermita da Mundakako Santa Katalina. Izan ere, XIX. mendeko baseliza da, 1879. urtekoa zehazki. Historiaren garrantziaz jabetuta, Musutruk Mundaka Elkarteak baseliza zaharberritzeko kanpaina aurkeztu zuen maiatzean, eta geroztik, 10.044 izan dira bertatik igaro diren bisitariak.
2014an tximinista batek kanpandorrea suntsitu zuen, baina azken urteotan gehiago dira baselizak behar izan dituen konponketak, hala nola teilatua. Boluntarioz osatutako elkartea beharrezko burutu nahian dabil, eta azken hilabeetako bisitekin 11.341 euro bildu dituztela iragarri dute (kanpainaren helburua 100.000 eurora iristea da). Gaztuak, bestalde, 2.118, 60 eurokoak izan direla azaldu dute. Azpimarratu dutenez, diru hori teilatuaren konponketatik sortutako “zorrak konpontzeko laguntza ederra” izango da; hala, beraien ekarpenak egin dituzten “eliztarrei, herritarrei eta eragileei” eskerrak eman nahi izan dizkiete.
Maiatzaz geroztik kirol zein musika ekitaldiak, liburu trukeak, hitzaldiak eta beste hamaika ekimen aurrera eramateko espazioa izan da Santa Katalina, eta Musutruk Mundakatik “ideia berriak” ere badituzte etorkizunerako.