
Bedaronan herri kirol desafioa ikusteko batu dira herritarrak; Laida eta Foruan, berriz, herriko dantza taldeak izan dira protagonista. Foruarrek gainera hitzordu bikoitza dute gaur, Urdabai Dantza Taldeak eta Galizako Do Lusco o Fusco taldeak emanaldia eskainiko baitute arratsaldean.

Sare eta Etxeratek hondartzetako mobilizazioa deitu dute domekan [abuztuak 3], 'Behin betiko txanpa etxera' lelopean. Besteak beste Eako hondartzan, Ibarrangeluko Laga eta Laidan eta Mundakako Laidatxun jarri dituzte hitzorduak, 12:00etan.

Musutruk Mundaka Elkarteak Mundakako Santa Karalina baseliza zaharberritzeko kanpaina aurkeztu zuen maiatzean; geroztik, 11.341 euro bildu dituzte.