
EuskarAbenturak Gernika-Lumon egin du geldialdia gaur [uztailak 28]. Ekimenak 126 parte hartzaile bildu ditu aurten, tartean, Malen Salinas Gabikagogeaskoa, Amaiur Olabarria Urionabarrenetxea eta Izaro Alakabe Martinez eskualdeko hiru Jzioquitarrak.

Bermeoko Udalak eta Bitxos Elkarteak lau urterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute, kale katuen populazioa "modu eraginkorrean" kontrolatzeko. Elkarteko boluntarioek CER metodoa ezarriko dute udalerrian.

KAE2 ligak geltoki berria izan zuen zapatuan [uztailak 26], Muruetako I. Bandera lehiatu baitzuten estreinakoz. Busturialdea laugarren sailkatu zen, eta estropadak utzitakoagaz "gustura", datorren urtean errepikatzea espero dute.

Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragarriko dituen kartel lehiaketako hiru finalistak aukeratu ditu epaimahaiak eta orain, herritarren esku dago irabazlea izendatzea. Gaurtik [uztailak 28] eguaztenera [uztailak 30] dute botoa emateko aukera.