Ekintzaz josita datoz Santiago eta Santa Ana jaiak
Jai gosez jarraitzen dute eskualdeko herritarrek, eta Santiago eta Santa Ana jaien txanda izango da hurrengoa. Horregatik, Busturiko Axpe auzoa, Kortezubi, Morga eta Nabarnizko Lekerika auzoetan denetariko ekintzak izango dira bihar hasi eta domekara bitartean.
Iazko Kortezubiko Santiago eguneko argazkia. Karmen jaiak atzean utzita, Madalenek hartu dute jaien erreleboa Lea-Artibai eta Busturialdeko zeinbat herritan, baina baita Santiago eta Santa Ana jaiek ere, beste zenbaitetan. Busturialdean, Busturiko Axpe auzoan, Kortezubin, Morgan eta Nabarnizko Lekerika auzoan ospatuko dituzte jaiok.
Axpe auzokoek urtez urte irrikaz bizi dituzte Santiago eta Santa Ana jaiak, eta aurten ere ez da gutxiago izango. Lau egunez, askotariko ekintzen eszenatoki bihurtuko da auzoa, bihartik aurrera. Kirola, musika, jan-edana eta giro ona nagusituko dira, beraz. Pala txapelketak, kalejira desberdinek, sukalki txapelketak eta hainbat kontzertuk hartuko dituzte Axpe auzoko bazterrak.
Esaterako, sukalkia ez da faltako oraingo honetan ere Axpen zein Morgan, urtez urteko tradizioari eutsiz. Morgan Santiago egunez lehiatuko dute Sukalki Txapelketa. Horretaz aparte, mozorro eguna ere espero dute Morgako herritarrek. Aurreratu dutenez, aurten, mozorroen eguneko gaia marrazki bizidunak izango da. Taloak, tortilla txapelketa eta beste hainbat izango dira herritarren gozamenerako menuan, nola ez, musika eta jai giroa lehenetsiz.
Kortezubin ere hitzordua mantenduko dute, beste behin. Nabarnizko Lekerika auzoa, ostera, paella txapelketaren eta txantxiku txapelketaren testigu izango da, besteren artean.
Egitarauak, herriz herri:
BUSTURIA (AXPE)
Bihar, uztailak 24
18:00. Pala Txapelketa, Itxasalde kirol taldeagaz.
20:00. Karro poteoa, Otsozulo taldeak antolatuta.
22:30. Zilibito records eta Zirkinik bez.
Etzi, Santiago eguna
11:00. Kalejira, herriko txistulariekin.
12:00. Meza nagusia.
Ondoren. Irrintzi Alai Dantza Taldea.
Gero. Trikitixa tabernaz taberna, Etxebarria Trikitilariekin.
Gero. Esku-pilota partiduak.
Gero. Antzerkia: Trapu zaharraren Eutsi Ramon.
Azkenik. Mariachi Internacional: Estampas de Mexico.
Ondoren. DJ Jaikide.
Uztailak 26, Santa Ana eguna
11:00. Kalejira, herriko txistulariekin.
11:30. Meza nagusia, Arronategi egoitzan.
Ondoren. Irrintzi Alai Dantza Taldea, Arronategi bisitetxean.
12:00. Sukalki Txapelketarako izen-ematea.
13:30. Kantu Kantari.
14:30. Sukalkien aurkezpena eta sari banaketa.
18:00. Bizkaiko Lasto Altxatie Txapelketa, eta Busturialdeko harri-jasotzaileak.
20:00. Urdaibaiko Organoen kontzertua, Axpeko elizan.
20:30. Animazioa, Kitturekin.
22:30. Tributo a Fito y Fitipaldis eta DJ Mr. Beat.
Uztailak 27, domeka
12:00. Umeen zesta eskolakoen partiduak.
17:00. Umeentzako parkea, Ispiluetan.
19:00. Jaia amaitzeko, txokolatea.
KORTEZUBI
Bihar, uztailak 24
18:00. Txupinazoa.
18:00. Tortilla txapelketa.
19:30. Tortillaren aurkezpena eta sari banaketa.
20:00. Urdaibaiko Organoak zikloaren barruko kontzertua, Santiago Apostolua elizan.
21:00. Joseina Etxeberria DJ-a.
Etzi, Santiago eguna
10:30. Meza santua, Arratzuko koruarekin.
12:00. Kortezubiko ume eta gazteen Euskal Dantza taldeak.
13:00. Udako eskuz binakako Master Laboral Kutxa txapelketa. Emakumeen Elite maila: Uriarte-Gamibide eta Arrizabalaga-Zarrabeitia.
18:00. Umeen jolasak.
21:00. Luhartz erromeria.
Uztailak 26, Santa Ana eguna
11:00. Meza santua.
10:30. Jardunaldi parte-hartzailea Sustabiz Fundazioaren eskutik; esku pilota partiduak, herri kirolak…
14:00. Umeen herri bazkaria.
15:00. Nagusien herri bazkaria.
16:30. Umeen jolasak.
Bazkal ostean. Eingo taldea.
20:00. Gauargi erromeria.
Uztailak 27, domeka
10:30. Meza santua.
12:00. Zaldi probak: Azkoititik, Txilibiter eta Urduliztik, Olea.
MORGA
Etzi, Santiago eguna
12:00. Meza nagusia, Meakaurren.
Jarraian. Trikitilariak.
14:00. Sukalki Txapelketa.
Gero. Bazkaria.
17:30. Bingoa.
Ondoren. Sukalki eta mozorroen sari banaketa.
Mozorro onena: 100 euro.
Talde mozorro onena: 100 euro.
Gaia: Marrazki bizidunak.
20:00. Taloak.
Uztailak 26, Santa Ana eguna
12:00. Meza Meakaurren eta pintxoak.
Jarraian. Trikitilariak.
14:00. Tortilla Txapelketa.
20:00. Poteo musikatua.
22:00. Kontzertzuak: Suger, Toc eta Altxaporru erromeria.
Uztailak 27, domeka
17:00. Ume jolasak; puzgarriak, tailerrak eta bits jaia.
19:00. Diskodantza.
20:00. Txokolatada.
NABARNIZ (LEKERIKA AUZOA)
Etzi, Santiago eguna
12:00. Meza.
Ostean. Txantxiku Txapelketa.
14:30. Paella Txapelketa.
15:00-18:00. AEIOU Busturialdearen eskutik jolasak, hiru orduz.
18:00. Jokoak.
19:00. Hiru Bitan erromeria.