Txapelketako lehen kolpea eman dute Barandika-Sorozabal eta Olharan-Basque bikoteek
Zapatuan (uztailak 19) eman zioten hasiera Gernikako Grand Slamari, eta abuztuaren 16ra arte iraungo du txapelketak. Barandika-Sorozabal eta Olharan-Basque nagusitu ziren, Jai Alai Ligarako berebiziko txapelketa puntuagarriaren lehenengo jardunaldian.
Xabi Barandika gernika-lumotarra, Grand Slameko lehenengo jardunaldian.Eraman Jai Alai Zesta-puntaren katedralak uda guztietako hitzordua mantenduko du aurten ere. Izan ere, zapatuan (uztailak 19) eman zioten hasiera Gernikako Grand Slamari, eta abuztuaren 16ra arte lehiatuko dute, astebururo, Jai Alai Ligarako berebiziko txapelketa puntuagarria izango den txapelketa. Lehenengo jardunaldia, alegia, zapatuan izan zen, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, eta Eñaut Urreisti-Mikel Mantzi, Jean Dominique Olharan-Thibault Basque, Xabier Barandika-Gorka Sorozabal eta Ludovic Ladutxe-Imanol Lopez bikoteen norgehiagokarekin.
Horretan, Barandika-Gorka eta Olharan-Gorka bikoteek eman zuten lehen kolpea. Hala, bi bikoteek garaipen sendoa lortu dute 2 set-etik 0-ra, bi kasuetan 10 tantotik gorako aldea ateraz eta finalerdietan sartzeko faboritoen artean kokatuz. Helburua, hain zuzen, argia da: finalerdietarako sailkatzea, eta hori, zapatuko garaipenagaz set bakarrera dute; hurrengo partidan 2-0 galduz ere pasatu daitezke.
Jean Olharanen kasuan, Pauko aurrelari alaiak irribarrea berreskuratu zuen zestaren katedralean, urte batez emaitza kaskarrak izan ondoren; sailkapeneko 15. postua lortu du, 2.520 puntugaz. Olharanek bere jokorako bikotean, Basque-n, aurkitu zuen behar zuen ezkutaria, ordea. Bi pilotariek partida oso segurua jokatu zuten udako txapelketaren aurtengo estreinako jardunaldian. Urreisti eta Manciren kasuan, aldiz, ez zen horrela izan. Txanponaren beste aurpegia bizi zuten, ze, partida osoan akats nabarmen egin zituzten. Txapelketan bizirik jarraitzeko aukera badute oraindik mutrikuarrek, baina ez da erraza izango; Aritz Erkiaga eta Unai Lekerika faboritoen aurka lehiatu beharko dira.
Bigarren partidak, etxekoaren garaipena ekarri zuen. Izan ere, Donibane Lohizunen galtzetik etorri ondoren, Barandikak, Gorkarekin batera, sendo irabazi zuen Gernikako Grand Slamaren lehen jardunaldaian. Lehen setean nagusi izan zen bikotea (15-8), eta bigarrenean partida erabakita utzi zuten, zailtasun gehiago sortu baino lehen (15-11). Ladutxek, beregain, Winter Series-eko sentsazioak berreskuratu beharko ditu Johan Sorozabal eta Julen Del Riori irabazteko. 3. jardunalduko garaipena hil ala bizikoa izango da eurentzat, zutik mantentzeko; 2-0 edo 2-1, datorren asteko emaitzeren arabera.
Bigarrena
Gauzak horrela, txapelketaren bigarren jardunaldia zapatuan (uztailak 26) jokatuko da, 21:00etan. Horretan, Lehen jardunaldiko irabazleek, Erkiaga-Lekerika eta Johan-Del Rio izango dituzte aurkari; Barandika-Gorka bikotea Johan-Del Rioren aurka arituko den heinean, Olharan-Basque bikoteak Erkiaga-Lekerika izango ditu aurkari. Olharanen hitzetan, datorren larunbatean irabazteko faboritoak Erkiaga eta Lekerika dira, baina ez dute dena galduta ikusten: “Zapatuan bezala jokatuz eta apur bat gehiago errematatuz, gerra eman dezakegu, eta zergatik ez irabazi”.