Euskal Garagardo Azoka, BBK Kliman
Euskal Garagardo Azoka hartuko du bihar [uztailak 18], 18:30etik aurrera BBK Klimak. 22:30era bitartean, garagardoak eta pintxoak kontsumitzeko aukera eskainiko dute, Ale & The Hops bandaren zuzeneko musikak lagunduta: «Bertoko artisau garagardoari eskainitako azoka da, Basque Beer-en laguntzarekin».
Hain zuzen ere, Basque Beer markako lau garagardogile egongo dira, eta hamalau garagardo mota egongo dira azokan. Gainera, lau garagardo eta lau pintxo dastatzeko proposamena prestatu dute. Sarrera doakoa bada ere, dastaketetarako 20 euro ordaindu behar dira, eta bi saio egingo dituzte; 19:15ean izango da lehenengo txanda, eta 21:00etan bigarrena. Edukiera mugatua da; txanda bakoitzeko 36 pertsonako edukiera ezarri dute.
Mungiako Boga, Gorlizko Tito Blas, Astigarragako Meta eta Gordexolako Laugar gonbidatu dituzte. «Garagardogile desberdinak dira, bakoitzak bere estiloa eta negozio-filosofia dauka. Zentzumen-bidaia ahaztezina proposatuko dute. Besteak beste, Europako erdialdeko garagardoak ekarriko dituzte, baita britainiarrak eta belgikarrak ere: Lager, Brown Ale, Bitter, Weissbier, Belgian Blonde…) Estilos abangoardistako eta berritzaileak ere ez dira faltako: Sour, Smoothie, Hazy, IPA, Chocolate Imperial Stout…)», azaldu dute antolatzaileek.