Ipar Amerikako euskal diasporako gazteek Gernikako Batzarretxea bisitatu dute
Gaur [uztailak 8] Ateak Ireki 2025 programaren eskutik, Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak 50 gazte hartu ditu.

Ipar Amerikako euskal diasporako 16 eta 25 urte bitarteko 50 gazte Euskal Herrian daude egunotan, Ateak Ireki kultur programaren bidez. Goierriko familiekin aldi baterako ostatu bat hartu dute eta askotariko ekintzak egiten ari dira. Gaur [uztailak 8] Gernikako Batzarretxea bisitatu dute, Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak ondo etorria eman die.
Harrera ekitaldian, Otaduik lekuaren “balio sinbolikoa” azpimarratu du. Ganera, Ameriketako hainbat lekutatik euren euskal sustraiekin “lotura estua dutenen bizipenak eta motibazioak bertatik bertara ezagutzeko” balio izan du topaketak. Izan ere, helburua izan da “Euskal Herrian eta AEBn bizi dan euskal diasporako gazteen arteko loturak sendotzea da, euskeran sakonduz eta beraien sustrai kulturalak ezagutuz”.