Mendatako Udalak adin ertainekoentzako irteera antolatu du
Zapatuan [uztailak 12] egingo dute eta izena emateko azken eguna eguaztena [uztailak 9] da.
Mendatako gazteen azken irteera sagardotegiraMendatako Udala Mendatako Udalak Pasai Donibane, Pasai San Pedro eta Hondarribia ezagutzeko irteera antolatu du adin ertainentzako. Uztailaren 12an egingo dute irteera. Hala ere, izena emateko epea eguaztenean [uztailak 9] amaituko da. Astelehenetik eguaztenera 09:00etatik 14:00etara 94-625 47 22 telefonora deituz eman daiteke izena eta 10 euro ordaindu behar dira. Jakinarazi dutenez, Mendata erroldatuek lehentasuna izango dute autobusean toki falta izatekotan.
Uztailaren 12an 08:00etan aterako dira Elexaldetik eta bidean kafea hartzeko geldialdia egin ostean Pasai Donibanera helduko dira. Bertan, denbora librea izango dute 11:30ean Pasai San Pedrora pasatzeko itsasontzia hartu arte. 12:00etan, bisita gidatua jasoko dute Albaola faktoriaki instalazioetara: erakusketa, tailerrak eta Nao San Juanen eraikuntza bisitatuko dituzte. Guztira ordubeteko iraupena izango du bisitak.
15:00etan inguru Hondarribira helduko dira eta Itsaspe jatetxean bazkalduko dute. Jarraian, denen artean erabakiko dute arratsaldean non eta zelan igaro. Hori bai, 21:30ean aldera helduko dira ostera ere Mendatara. Aurreratu dutenez, eguraldi txarrak edo beste zerbaitek eraginda etxeranzko orduak aldaketaren bat edo beste izan dezake. Udaletik “egun ahaztezinean” izena emateko eta gozatzeko deia egin diete herritarrei.