"Langileak euren lanpostuetara bueltatzea eskatzen dugu"

LAB Sindikatuaren ordezkariek azaldu dutenez, BBK Klimak udako denboraldirako enpresa bat kontratatzen du zerbitzua emateko, eta aurten enpresa hori aldatu, eta langileak kaleratu dituzte: “Azken hiru urteetan Ortzadar enpresa kontratatu dute zerbitzua emateko, eta orain, Gaztetxo Eskola kontratatu dute. Hark langileak subrogatu behar zituen, baina ez ditu subrogatu”.
Sindikatuak emandako informazioaren arabera, langileei deialdia bat egin zieten, baina ez guztiei, batzuek ez baitzuten jaso jakinarazpenik: “Aldizkako finkoak dira, uda sasoian lan egiten dute, eta ekainaren 16an BBK Klimaren instalazioetara etortzeko deialdia jaso zuten, ustez lanean hasteko. Baina, egun horretan guztiak kaleratu zituzten, diziplinazko kaleratze kolektibo baten bitartez”. Ekainaren 16an hasi behar zuten beharrean, eta langileak subrogatzea, euren lanpostuetara bueltatzea eskatu du LABek:: “23 langile baino gehiago subrogatzeko eskatzen dugu. Ekintza sindikalaren bidez mobilizatzen ari gara, eta bide judiziala abiatu dugu”.
Parkearen aurrean elkarretaratzea egin dute gaur goizean [uztailak 1], euren “lan eskubideen urraketa” salatzeko, eta biharko deia ere egin dute, toki berean, 12:00etan: “Horrez gain, salatu nahi dugu udalekuetan gertatzen den errealitatea dela hau; enpresa berri bat sartu, eta bere langileak ekartzen ditu, aurretik egondakoak kaleratuta”.