Bermeo Uria narrazio lehiaketaren irabazleek sariak jaso dituzte
Kategoria bakoitzeko saridunek eta bigarren sailkatuek diplomak jaso zituzten atzo [ekainak 17] Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian.

Bermeoko udal liburutegiak antolatzen du urtero Bermeo Uria Narrazio lehiaketa, 9 eta 18 urte bitarteko ume eta gazteek euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna lantzeko helburua daukana. Aurten ere, herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartu dute bertan, baina, lehiaketako irabazleek atzo (ekainak 17) jaso zituzten sariak Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian.
Irabazleak eta finalistak bildu ziren aretoan, eta saridunek diplomak jaso zituzten. Hala parte hartu duten guztiei euren esker ona eta lan bikaina egin dutela adierazi zieten antolatzaileek.
Honakoak izan dira aurtengo narrazio lehiaketako irabazleak:
- L.H. 2. ZIKLOA, 4. MAILA: Iraia Pedernales Martin.
- L.H. 3. ZIKLOA, 5. MAILA: Aimar Etxeandia Rodriguez.
- L.H. 3. ZIKLOA, 6. MAILA: Aitor Unanue Uriarte.
- DBH 1. ZIKLOA: Garazi de Ser Bilbao.
- DBH 2. ZIKLOA: Eunate Lobato Garcia.
- BATXILLERGOA: Noa Miguela Bilbao.
Bigarren sailkatuak, berriz, hurrengo hauek izan dira:
- L.H. 2. ZIKLOA, 4. MAILA: Miren Portuondo Garcia.
- L.H. 3. ZIKLOA, 5. MAILA: Xabier Algorta Urkidi.
- L.H. 3. ZIKLOA, 6. MAILA: Aiert Iruskieta Egiguren.
- DBH 1. ZIKLOA: Goretti Begoña Galindez.
- DBH 2. ZIKLOA: Haizea Egües Bilbao.
- BATXILLERGOA: June Egurrola Gandarias.