San Antonio egunaz gozatuko dute Abiñan eta Errigoitin
Barikuan (ekainak 13) ospatuko dituzte Sanantonioak Errigoitin eta Abiñan, askotariko ekintzez gozatzeko auekera izanik.

Batzuk joan; besteak etorri. Maietz Pazkoak goi-goitik ospatu ostean, urtero lez, San Antonioak datoz jarraian. Santuaren eguna ekainaren 13a izanik, aurten barikua izanik, hamaika ekintza prestatu dituzte han eta hemen. Izan ere, Busturin eta Errigoitin prest daude udari hasiera emateko.
Busturin, Abiñan ospatuko dute, eta egun osoko egitaraua aurreikusi dute . 11:00etan emango diote hasiera, alegia, Txistularien kalejiragaz auzoa girotuz. Meza nagusia entzuteko aukera ere ahalbidetu dute, Andoni Deunaren elizan. Jarraian, Etxebarria trikitilariak tabernaz taberna arituko dira, jai giroa falta ez dadin. Urtero bezala, gainera, sardina erre janaz gozatuko dute eguerdian bertaratutakoek. Umeentzako tartea ere izan ohi da Abiñan, San Antonio egunez. Aurten ere ez da faltako tarte hori. Hala, 16:30eatik aurrera gaztetxoenek aparraren jaiaz eta gazteluaz disfrutatzeko aukera izango dute. Musika izango da, halaber, egunari itxiera emango diona; horregatik, 20:00etan kantu kantari arituko dira, pintxo poteaz gozatu bitartean.
Errigoitin, aldiz, herri bazkariagaz girotuko dituzte Sanantonioak. Ikuilu elkarteak antolatuta, 14:30ean bilduko dira, elkartean bertan, giro herrikoiean urteroko eguna ospatzeko asmoz.