125 kilo zabor bildu dituzte Ekoetxea inguruan

Plastikoak eragindakoa krisia “maila globaleko” ingurumen krisiaren dela aintzat hartuta, hitzetatik ekintzetara igaro dira Ekoetxea Sarean. Izan ere, urtero 8 eta 10 milioi tona plastiko inguruk itsasoan bukatzen dute, ekosistemei, giza osasunari eta ekonomiari zuzenean eraginez.
Hala, Ekoetxea Sareak Let´s Clean Europe! dinamikaren barruan kokatzen den Let´s Clean Up Euskadi ingurumen-garbiketa kanpainagaz bat egin du, eta planetako bazter guztietara zabaltzen ari den plastiko bidezko kutsadura den erronka globalari aurre egitea erabaki du. Hala, Ekoetxea Urdaibaitik garbiketa herrikoia deitu zuen zapaturako, eta 125 kilo zabor inguru bildu zituzten herritarrek Busturiko San Kristobal paduran eta Muruetako Teileria inguruetan.

Argazkia: Ekoetxea Urdaibai