BTWCek antolatuko du Ozeanoen Munduko Konferentziaren "ekitaldi paraleloa"
Ozeanoen Munduko Konferentziaren hirugarren aldiaren barruan, Bermeo Tuna World Capital aukeratu dute goi-mailako ekitaldi paralelo bat antolatzeko. Ekainaren 10ean [martitzena] egingo dute mahai-ingurua Nizan, eta aurretik izena eman beharko da.
Itsasoko eta kostaldeko ekosistemek dituzten erronkei aurre egiteko nazioarteko foro nagusia den Ozeanoen Munduko Konferentziaren (UNOC3) hirugarren aldia hartuko du Nizak (Frantzia) ekainaren 9tik [astelehena] 13ra [barikua] bitartean, eta Bermeo Tuna World Capital (BTWC) aukeratu dute horren atarian “goi-mailako ekitaldi paralelo bat” aukeratzeko. Konferentziaren side evento-en programa ofizialaren parte izango den ekitaldia Tokiko eraldaketa eragin global baterako: ekonomia urdin jasangarria eta gobernantza multiaktorea ODS 14an aurrera egiteko izenpean egingo da, ekainaren 10ean [martitzena], 18:30ean, Nizako Nice Beau Rivage hotelean.
Nazio Batuen Erakundearen konferentziak Garapen Jasangarriko 14. Helburuaren (Itsaspeko bizitza) ezarpena azkertzeko “premiazko deia” egitea izango du oinarri, eta “ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak iraunaraztea tea modu iraunkorrean erabiltzea” bilatzeko. BTWCren ekitaldiak, bestalde, “tokiko ekintzak eta lurralde-gobernantzak ekonomia urdin iraunkorra lortzeko funtsezko zutabe gisa duten garrantzian” jarriko du fokua. “Euskadi, Parana (Brasil), Shizuoka (Japonia) eta Hawai (AEB) bezalako lurraldeetako esperientzia zehatzen bidez, tokiko gorbernuen, sektore pribatuaren, akademiaren eta gizarte zibilaren arteko lankidetzak ozeanoaren iraunkortasunerako irtenbide berritzaileak eta errepikagarriak sor ditzaketela erakutsiko da”, azaldu dute antolatzaileek.
Ekitaldian 2030 Agendagaz lerrokatutako “borondatezko konpromisoak” aukeztuko dituzte, esaterako, BTWCek sustatuko Atunaren Jasangarritasunerako Nazioarteko Adierazpena. Ekimen horrekin “konpromiso globalak” bildu gura dituzte, “itsas ekosistemak babesteko eta atunaren balio-katearen etorkizuna bermatzeko”. Izan ere, atunaren ustiapena erremendimendu jasangarri handiena lortzetik “gertu” dago.
Jardunaldia lurraldeen arteko sinergiak aztertu eta ekonomia zirkular urdinak, turismo birsortzailea eta kultura-testuinguruetara egokitutako irtenbide ozeanikoak sustatzeko ere baliatuko dute.
BTWCetik azaldu dutenez, ekitaldi paraleloa NBEren “2030 Tokiko Koalizioaren tokiko Hub-en nazioarteko aliantza batean emaitza” da, eta UN Etxeak, Parana 2030ek, Shizouka Hub-ek, Hawaii Green Growthek eta Nazio Batuen 2030 Tokikoak parte harte hartuko dute. Helburua, ozeanoen iraunkortasuna foro globaletan erabakitzeaz gain, “itsasoan bizi diren portu, komunitate eta lurraldeetatik eraikitzen dela erakustea” izango da. Horretarako mahai ingurua deitu dute, eta ondorengoak izango dira hizlariak: Maitane Leizaola Bermeoko Tuna World Capitaleko zuzendaria Hub Euskadi 2030eko ordezkari gisa, Allan Paul Krelling Parana 2030 Hubeko ordezkaria, Masahiro Hashimoto Shizuoka Hubeko kidea eta Celeste Connors, Hawaii Green Growtheko zuzendari nagusia eta Local2030 Islands Network-ko presidentekidea.
Ekitaldian parte hartu gura dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, BTWCen web orrialdean.