Hurbiltasuna, konfiantza eta emaitzak lortzeko abilezia
Torrevieja inguruan beren etxebizitzak baldintzarik onenekin saldu gura dituztenei zerbitzurik onena ematen die Alas Casasek. Beraiek arduratzen dira etxebizitzen salmentaren inguruko alderdi guztiez, betiere bezeroaren eskutik joanez.

Hurbiltasunaren indarra. Sinpletasunaren laguntza. Eraginkortasunaren balioa. Alas Casas higiezinen agentziak hiru urte daramatza Torrevieja inguruan beren etxebizitza edo lursaila saldu gura duten pertsonei asistentzia ematen. Asier Martinez bilbotarrak eta Alexandra Luskova txekiarrak osatzen dute Alas Casasen lantaldea. Asierrek ibilbide handia du etxebizitzen salmentaren arloan: hamabi urteko eskarmentua du sail horretan.
Sortzez euskal herritarra izan arren, Asierrek inork baino hobeto ezagutzen du bai Costa Blanca ingurua, bai bertako etxebizitzen egoera. Urte luzez higiezinen munduan ibili izan da, eta beti eskaini izan die laguntza aipatutako inguru geografiko horretan etxea saldu gura duten pertsonei. Etxebizitzak saltzen dituzten beren bezero gehienak euskaldunak dira, eta horregatik egiten dute beren kanpainaren zati handi bat Euskal Herrian. Orain arteko salmenten datuak positiboak dira.
Alas Casasek, gaur-gaurkoz, Torreviejan, Orihuela Costan, Santa Polan eta inguruan lan egiten du, betiere bezeroen beharretara egokituz. Lurraldea “ez da oso handia”, baina horretan oinarritzen da beraien sekretu handienetako bat: lana mimo handiz egitea. “Nahiago dugu eremu geografiko txikiagoan lan egin, baina bezero guztiek bilatzen dutena lor dezatela, eta gustura gera daitezela“.
80, 90 eta 2000ko hamarkadetan euskaldun askok etxebizitza erosi zuten Torrevieja inguruan, horra bideratutako kanpaina handia egin zelako. Hortaz, urte hauek horien salmentarako “sasoi oso egokia” direla azpimarratu du Asierrek: “Aldi hartan, eskaintza handia zegoen; beraz, salmentarako prezioak baxuagoa izan behar zuen. Gaur egun, baina, prezio hobean saldu daitezke; salmentarako etapa aproposa da”. Ateak edonorentzat zabalik edukita ere, Asierrek hamarkada haien ondoren etxea saldu gura duten euskaldunekin lan egiten du gehienbat. “Torrevieja inguruan etxebizitza duenak baina hura erabiltzen ez duenak jakin behar du bere salmenta modu errazean kudeatzea posible dela, eta gu arduratzen garela prozesu guztiaz”.
Alas Casasek pisu handia ematen dio bezeroarekiko hurbiltasunari: “Bezeroa eroso egotea eta konfiantzazko erlazioa sortzea garrantzitsua da guretzat”. Telefonoz edo posta elektronikoz komunikatzeko aukeraz gain, aurrez aurreko zerbitzua ere eskaintzen dute: “Batetik, bezeroa Alas Casasen Torreviejako bulegora etortzeko eta aurrez aurre hartzeko aukera dago; bestetik, bezeroaren bizilekura edo berak aukeratutako tokira joateko aukera ere bai; gainera, Bilboko gure lokal batean geratu gaitezke, urtean lau aldiz joaten bainaiz bertara. Bezeroak ez du zertan lekualdatu”.
“Ahalik eta gutxien molestatzea”. Horixe da Alas Caseseko langileen ikuspuntua. Hurbiltasunezko eta konfiantzazko harremana sortzen dute, baina bezeroak ahalik eta gauza gutxienez arduratzea bilatuz: “Bezeroa gure lanaz ia-ia ez konturatzea nahi dugu, lasai egotea, baina edozein momentutan guregana jo dezakeela jakinda”.
Interesa duena “konpromiso barik” harremanetan jar daiteke Alas Casasekin: “Gure konpromisoa jendeari behar duena ematea da. Behar duen hori informazioa baino ez bada, gustura emango diegu; ez dugu inongo presiorik sartzen edo konpromisorik eskatzen. Bisitak egin ostean gure zerbitzuekin jarraitu nahi ez badute, ez da ezer gertatzen”.
Bezeroa, beti erdigunean.
Era guztietako aholkularitza legala eskaintzen dute, nazioarte mailan zein nazionalean. Saltzaile gehienak nazionalak baldin badira, erosle gehienak Europa erdialde eta ekialdekoak dira; inguru horretan erroldatutako herritarren erdia baino gehiago, hain zuzen, atzerritarra da. Baina komunikazioa ez da arazoa: Alas Casasek zortzi hizkuntzatan eskaintzen ditu zerbitzuak. Asierrek saldu gura dutenekin egiten du lan, eta Alexandrak, berriz, erosle atzerritarrekin. Bien artean makina perfektua osatzen dute.
Beraiek arduratzen dira saldu beharreko etxebizitzak husteaz, garbitzeaz, margotzeaz, altzariak jartzeaz eta salmentarako argazki sesio profesionalaz, bezeroak hala gura badu. Etxebizitzei, zaharrak izan arren, “bigarren bizitza” ematen diete: “Horrek salmenta errazten du”. Gainera, konponketa horien kostuaz beraiek arduratzen dira.
Alas Casasek, duplexak, txaletak, adosatuak eta bungalowak moduko etxebizitzez gain, denetarikoekin lan egiten du: “Lokalak, lursailak edota garajeak ere bai; bezeroak eskatzen duen jabetza motara moldatzen gara”.
Azken urteetan, emaitza positiboak lortu dituzte, eta jasotako iritzi eta aipamenak ezin hobeak dira. Hainbat berezok errepikatu egiten dute beraiekin: ondo egiten duten lanaren seinale. Alas Casasekin harremanetan jarri gura duenak bi modu ditu: telefonoz edo posta elektronikoz. Beraien harremanetarako telefono zenbakiak hauek dira: 651 77 40 35/655 30 32 42. Interesdunek info@alascasas.com helbidera idatzita ere kontaktatu dezakete eurekin.