Busturialdeko zazpi bertsolari sailkatu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketara
Txapelketa handian egoteko puntuak Udaberria Bertsotan fasean lortu dituzte, atzo (maiatzak 29) azken saioak lehiatuz. Gautegiz Arteagan eta Plentzian aritu ziren bertsolariak, eta Peru Vidal plentziarra eta Lurdes Ondaro munitibartarra izan ziren onenak, hurrenez hurren.

Asier Galarza, Beñat Bilbao, Enare Muniategi, Iker Uriarte, Janire Arrizabalaga, Koldo Muñiz eta Mikel Retolaza. Horiek dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketara Udaberria Bertsotan sailkapen fasetik sailkatu diren Busturialdeko zazpi bertsolariak. Hala, txapelketako lehen fasean kantatuko dute, eta fase horretan hasteko aukera izango dute 2023ko txapelketan finalaurrekoetan abestu zutenek.
Txapelketa handian egoteko puntuak Udaberria Bertsotan fasean lortu dituzte, eta atzo (maiatzak 29) lehiatu zituzten azken saioak. Gautegiz Arteagan eta Plentzian aritu ziren bertsolariak, eta Peru Vidal plentziarra eta Lurdes Ondaro munitibartarra izan ziren onenak, hurrenez hurren.
Gautegiz Arteagako saioan Vidal gailendu zen 186,5 puntu eskuratuta. Haren atzetik sailkatu zen Retolaza busturiarra, hirugarren izan zen Igor Galarzagaz puntuetan berdinduta: 158,5 lortu zituzten biek ala biek. Haizea Telleria izan zen laugarrena, 146,5 puntugaz, eta gertutik jarraitu zion Mikel Aiartzaguenak, Telleriak baino puntu bakar bat gutxiago bildu baitzuen: 145,5. Bittor Salterain ere hurbil ibili zen, 143,5 puntu lortuta.
Gautegiz Arteagako saioan Idoia Anzorandia aritu zen gaiak jartzen, eta epaimahaia Ander Txakartegik, Mirari Azulak eta Miriam Juaristik osatu zuten. Idazkari beharrean, Itziar Basterretxea aritu zen.

Lurdes Ondaro munitibartarra Plentziako saioko irabazlea.Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Plentziako saioan, Ondaro munitibartarra nagusitu zen, 181,5 puntugaz saioa amaituta. Muñiz izan zen bigarrena, irabazlearengatik puntu bakarrera geratuta: 180,5 puntu eskuratu zituen. Sailkapenean hurrengoek puntu gutxiago eskuratu zituzten, hirugarren sailkatu zen Naroa Rorralbak 167,5 puntu eskuratu baitzituen, eta puntu erdi gutxiago Peru Irastortzak. Ander Anakabe izan zen bigsarrena, 164,5 puntu bilduta, eta 149,5 lortu zituen Naroa Jaiok.
Saio horretan Jon Amezaga aritu zen gaiak ematen, eta Garazi Mendozak, Leire Etxebarriak eta Marta Ortizek osatu zuten epaimahaia. Idazkari beharrean, aldiz, Itxaro Juaristi aritu zen.