Baserritarren Egunean elkartuko dira Ereñon
Zapatuan [maiatzak 31] 11:30ean herriko plazan egingo duten herriko produktuen erakusketagaz hasiko da ospakizuna. Txakolin dastaketa egingo dute plazan.

Baserritarren jantziak soinean janzteko eguna da zapatukoa [maiatzak 13] Ereñon. Gerandape kirol klubak antolatu du Basterritarren Eguna, eta egitarau oparoa prestatu dute horretarako.
11:30ean hasiko dute eguna, herriko plazan. Izan ere, herriko produktuen erakusketa egingo dute orduan, eta “denetariko produktuak” aurkitzeko aukera edukiko dute bertaratzen direnek. Gainera, herriko produktuez gain, artisautza produktuak eskuragarri jarriko dituzte.
Produktuen erakusketaren ostean, inguruko upategien eskutik, txakolin dastaketa egingo dute plazan, 12:00etan.
Taloa dastatzeko aukera ere egongo da, izan ere, herriko andreak ariko dira taloa eta txorizo errea prestatzen.