65 domina lortu dituzte TAE Gernikako taekwondistek Barakaldon
Urregorrizko 29, urrezurizko zazpi eta brontzezko 29 domina lortuta itzuli dira TAE Gernikako takwondistak Barakaldoko Openetik. TAE Gernikako irakaslea den Nile Uribarrenak lehen postua lortu zuen Bizkai, Araba eta Gipuzkoako gerriko beltzdunen arteko borrokan.

Taekwondoaren zentro bihurtu zen joan den zapatuan (maiatzak 24) Barakaldo, eta bertan egon ziren, zelan ez, TAE Gernikako 41 lehiakide, bi epaile eta sei entrenatzaile, “konpromiso handia eta kirol maila bikaina harro” erakutsi zutenak. Eta, lan horren ondorio izan zen lortutako emaitza: 29 urregorrizko domina, zazpi urrezurizko eta 29 brontzezko.
Jakinarazi dutenez, “giro zirraragarriko” eta teknika maila “handiko” lehian lau eratako probak lehiatu zituzten: banakako formak, formak taldeka, aurrez ezarritako borroka eta borroka indibidualak. Azken lehia horretan nabarmendu ziren, hain zuzen ere, Gernika-Lumoko klubekoak. “Jardunaldi ikusgarria izan zen. Gure kirolariak kategoria guztietan bikain ibili ziren eta borroka erabat hunkigarriak egin zituzten”, azaldu du instruktoreak.

TAE Gernikako taekwondistak Barakaldoko Openean.TAE Gernika
Horrez gain, Barakaldoko Openean lehen aldiz Bizkai, Araba eta Gipuzkoako gerriko beltzdunen arteko lehiaketa berezia egin zen, eta TAE Gernikako irakaslea den Nile Uribarrenak lehen postua lortu zuen borrokan. “Emaitza historikoa da, eta kategoria guztietan klubaren maila sendotzen du”.

TAE Gernikako Nile Uribarrena Barakaldoko Openean.TAE Gernika