Bermeoko afiliatu zaharrena omendu du EAJk
Bidal Peña Olano 104 urteko bermeotarra omendu du Bermeoko EAJk, herriko afiliatu zaharrenaren "lana eta konpromisoa" aitortzeko asmoz.

Bermeoko EAJk Bidal Peña Olano, udalerriko afiliatu zaharrena, omendu zuen zapatuan [maiatzak 24], Bermeoko Batzokian egindako ekitaldi “hunkigarri” batean. Batzokiko bulegoan elkartu ziren Peña, 104 urteko bermeotarra, haren familia, EAJko Bermeoko udal batzarreko kideak, Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarreko presidentea eta Aritz Abaroa, Eusko Legebiltzarkide eta Bizkai Buru Batzarkidea, afiliatu bereranoaren “lana eta konpromisoa aitortzeko”.
Afiliatu edadetuen ondarea memoria historikorako eta EAJ beraretzat ere “oso baliotsua” dela nabarmendu zuen Ansolak: “Haiek ireki zuten gaur egun lanean jarraitzen dugun bidea. Gizarte errealitatea asko aldatu den arren, Euskadiko demokraziarako eta askatasunerako konpromisoak gure alderdiaren oinarrian jarraitzen du”.

Argazkia: Bermeoko EAJ
Peñak hunkituta jaso zituen plaka eta loreak alderdiko ordezkarien eskutik eta gazteek aurrerapausoa emateko unea dela zehaztu zuen: “Gogoratu izana eskertzen dut; belaunaldi gazteek ardura hartu eta Euskadiren alde lanean jarraitzea dagokie orain”. Izan ere, omenduaren bizitza “pertsona behartsuen laguntzarekiko konpromisoz betea izan da eta itsasoareki lotura estua izan du Miren Begoña ontziko armadore gisa”. Era berean, Peñak egindako bide horretan lanean jarraitzea “ezinbestekoa” dela nabarmendu zuten jeltzaleek.