Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • On Egin!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
IngurumenaKultura

Berrikuntzekin dator Urmuga ekimen herrikoia

Uztailaren 11tik 31ra bitartean egingo da aurten Urmuga ekimen nazionala, antolatzaileen esanetan orain arteko "handiena eta bereziena" izango dena.

Zaloa Iturbe San Jose
Busturialdea
2025/05/22

Euskal Herriko mendi, bailara eta herriak musikaz beteko ditu aurten ere Urmuga ekimen nazionalak uztailaren 11etik 31ra bitartean.  Antolatzaileek aurtengoa orain arteko “handiena eta bereziena” izango dela iragarri dute, “berrikuntzaz beterikoa” izango dela zehazteagaz batera. 

Berrikuntzetako bat ibilbideagaz lotuta egongo da. Ohi legez, ibilbideak mendebaldetik ekialdera egingo du, baina aurten, ibilaldia bere osotasunean Urmugatik egin beharrean, zati batzuetan Kantauri zein Ebroranzko isurialdeetatik arituko direla zehaztu dute, aurretik erabili ez dituzten “bide berriak ibiliz”. Hala, Urmuga 2025 bost ataletan banatu dute antolatzaileek: lehenengoan (uztailak 11 eta 12) Arabako zatia egingo dute; bigarren atalean Bizkaia hartu du, uztailaren 13tik 16ra bitartean; hirugarrena, berriz, Gipuzkoan egingo da uztailaren 17an; laugarrenak (uztailaren 21etik 26ra) Nafarroa zeharkatuko du eta bosgarrenean, azkenik, Zuberoan ibiliko dira, uztailaren 26tik 31ra. 

Bizkaiko ibilaldia Gaztelugatxen hasiko dutela zehaztu dute antolakuntzatik, jarraian Urdaibai eta Durangaldea zeharkatu eta lau eguneko ibilaldian Besaide mendiraino iristeko. Uztailaren 13an Gaztelugatxetik Ereñozarrerako bidea egingo dute, Burgoa, Bermeo, Mundaka, Atxarre eta Santimamiñetik igarota. Hurrengo egunean, Ereño izango dute abiapuntu, Ziortza Bolibarrera iristeko.

Denetariko ikuskizunak. 
Aurreko urteetan egin bezala, Et Inkarnatus orkestrako kideek “hainbat emanaldi” egingo dituzte, euskal musikagileen kantuak moldatu eta abeslari ezagunekin joz. Urmugarekin bat egin duten abeslarien artean daude, besteak beste, Eñaut Elorrieta, Alaitz eta Maider, Janus Lester eta Lorea Zulaika. 

Guztira 25 emanaldi baino gehiago egongo dira. Formatu handiko kontzertuez gain, baina, ibilaldian zehar emanaldi “xumeago eta bereziagoak” ere egongo direla aurreratu dute. Kontzertu nagusietako batzuk ikusteko aukera egongo da, esaterako, Gaztelugatxen edota Ereñozarren, uztailaren 13an [domeka]. 

Izena ematea.
Antolatzaileek gogoratu dute, urtero legez, ibilbideko “edozein zati” egin daitekeela: egun bat, bi zein ibilaldi osoa. Urmugalariak laguntzeko mendi gidariak egongo dira, eta antolakuntza arduratuko da jateoa nahiz lo egiteko tokiak ziurtatzeaz. Horretarako izena eman beharko da, ekainaren 15etik aurrera.

Kontzertuei dagokionez, batzuk doakoak izango badira ere, beste batzuetan diru ekarpena eskatuko da, “gastuei aurre egiteko”. Kontzertu horietarako sarrerak ere ekainaren 15tik aurrera egongo dira eskuragarri. 

Hala, data horretatik aurrera izena eman edota kontzerturen baterako sarrera erosi gura duenak  www.urmuga.eus webgunean edo info@urmuga.eus helbide elektronikora idatzita izango du horretarako aukera. 

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.