Udalerriko urteko lehen jaiak ospatzen ari dira
Lorategieta auzoa izaten da Gernika-Lumon festak ospatzen lehenengoa; atzo (apirilak 30) hasi eta zapatura (maiatzak 3) bitartean iraungo du jai auzotarrak, besteak beste, dantzak eta musika nagituz.

Uda hurbiltzen dagoelaren seinale, Lorategietako auzotarrak bete-betean murgildu dira udalerriko urteko lehen jaietan. Izan ere, Gernika-Lumoko urteko lehen jaiak izaten dira Lorategietakoak, eta aurten ere horrela jarraitzen dute. Gauzak horrela, atzo (apirilak 30) arratsaldean eman zieten auzotarrek hasiera jaiei, jai hasierako txupinarekin eta pintxopotearekin.
Gaur dantzak izan dira nagusi, eguraldia aldeko izan duten goizean. Hala, Gazteak txistulari taldearen dianaz gozatu ostean, Elai Alai Dantza Taldekoek ohiko dantzaldia eskaini diete bertaratutakoei. Adin guztietako jendearentzat tartea izan du, gainera, Elai Alaiek; bai txikienek, eta baita nagusienek ere egin dute dantza 13:00etatik aurrera, musika lagun izanik. Jaiak, baina, aurrera jarraituko du egunean zehar, eta baita asteburuan zehar ere. Herri bazkarian bilduko dira auzotarrak lehenik, eta Xaiborren Diskoruleta show berriak emango dio amaiera egunari.
Zapatuan beste horrenbesterako lekua izango da auzoan; umeentzako egitaraua prestatu dute, hain zuzen. 17:00etatik aurrera, umeentzako jarduerak egingo dituzte, eta txokolatea ere prestatuko dute horientzat. Gaua, berriz, orkestra latindarrak animatuko du, 20:00etan hasita; dantza eta animazioa ere egongo dira.
EGITARAUA:
Gaur, maiatzak 1.
10:30. Gazteak txistulari taldearen diana.
12:00. Meza santua eta ostean kopaua.
13:00. Elai Alai Dantza taldearen ikuskizuna.
15:00. Herri bazkaria: Indabak.
19:00. Xaiborren Diskoruleta show berria.
Etzi, maiatzak 3.
17:00. Umeentzako puzgarriak.
19:00. Txokolate jana.
20:00. Orkestra latindarra, dantza eta animazioa.




































