FIBA Europe Cupeko irabazleei ondoetorria, Batzarretxean
Surne Bilbao Basketeko lantaldea Gernikako Batzarretxean hartu zuen atzo [apirilak 29] Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkaritzak.

Bizkaiko Batzar Nagusien ordezkaritzak ondoetorria egin zion atzo [apirilak 29] arratsaldean Surne Bilbao Basketen lantaldeari.
Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria buru zela, Gernikako Batzarretxean egin zioten harrera FIBA Europe Cupeko talde garaileari, baita Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaiko kideak edota batzarkide taldeetako bozeramaleak ere.