Gernikaren sorreraren 659. urteurrena gogoratu dute

659 urte bete dira gaur [apirilak 28] 1366ko apirilaren 28an On Tello kondeak Gernikari hiri gutuna eman zionetik. Gutun hori da, hain zuzen, Foruen plazan kokatutako On Telloren eskulturak eskuan duena.
Urtemuga gogoratzeko, Gernikako mugetatik ibilbidea egin dute, Gernikazarra Historia Taldeak antolatuta; udaletxe aurrean elkartu diraeta 8 de Enero, San Juan, Allende Salazar eta Adolfo Urioste kaleetatik ibili. Bukatzeko, On Tellori zapia jarri dio Jone Lopez de Gamiz Zearrak, Andra Mari Koralaren izenean.

Argazkia: Andra Mari Korala.