Sukarrieta eta Kanalako bazterrak txistu hotsez bete dituzte
Eskualdeko txistulariak Busturialdeko VI. Txistularien Egunean bildu ziren domekan [apirilak 13]. Euria egin bazuen ere, antolatzaileek topaketaren balorazio "oso ona" egin dute.

Eskualdeko txistulariek Sukarrietako eta Kanalako kaleak izan zituzten eszenatoki domekan [apirilak 13]. Busturialdeko VI. Txistularien Eguna ospatu zuten, eta nola ez, txistu hotsez bete zituzten bazterrak kalejiran elkartu ziren ia 60 txistulariek. Euriae egin bazuen ere, egunaren balorazio “oso ona” egin dute antolatzaileek: “Oso ondo ibili ginen, eta herritarrak ere oso pozik eta txaloka ibili ziren”.
Topaketa txistulariek elkar ezagutu eta egun polita igarotzeko asmoz antolatzen baldin badute ere, txistuaren kultura belaunaldi berrietara zabaltzea ere bilatzen dute: “Txistuari jarraipena ematea, gaztetxoak animatu eta beraiek ere ikusi dezaten gaia gauza nola doan”. Zehaztu dutenez txistulari berriak “gero eta gutxiago” dira, eta horregatik, eskualdeko herritarrak “apur bat ikasi” eta beraiekin bat egitera animatu nahi izan zituzten domekan.Ā
Seigarren hitzordua igarota, datorren urtean Busturialdeko VII. Txistularien Eguna Mundakan egingo dutela iragarri dute antolatzaileek, “apirilean edo maiatzean”.
Argazkiak: Txebi Arriaga






















































