Euskal Herriko Itzuliak murrizketak eragingo ditu aparkalekuan
Bariku honetan ailegatuko da Itzulia Basque Country txirrindulari lasterketa Busturialdera. Gernika-Lumok Urduñan hasiko den bosgarren etaparen helmuga hartuko du, 26 urteren ondoren. Ziklistak 17:30ak inguruan iritsiko dira Artekalen kokatuta egongo den eremura. Hori bai, Euskal Herriko Itzuliak hainbat aparkamendu murrizketak eragingo ditu. Itzuliaren antolakuntzak hartuko ditu udalerriko hainbat aparkaleku.
Azaldu dutenez, honako eremu hauek ez dira erabilgarri egongo: Santa Anako aparkaleku biak, Zearretako aparkaleku handia eta. Artekale kale osoa. Halaber, Juan Calzada kalean, 16/18 zenbakien aurrealdeko zamalanen eremua eta kale horren 92. zenbakiaren aurreko aparkaleku biak ere erreserbatuta egongo dira. San Juan kalean, BMko zebra-bidearen paretik gasolindegira arteko tokiak ere ezin izango dira erabili, ezta Iparragirretik Artekaleko bidegurutzera bitarteko Adolfo Urioste kaleko tokiak ere.