Hegaluze Sarirako proposamenak egiteko epea zabaldu dute
Hautagaien proposamena egiteko azken eguna apirilaren 27a [domeka] izango da; saria maiatzaren 16an banatuko da XXXI. Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldian.

Zabalik dago XXXI. Arrain Azoka banatuko den 28. Hegaluze Sarirako hautagaiak proposatzeko epea. Sariak “ekintza puntual edo jarraipen profesional bat” saritzen du, eta Bermeoko Udaletik gogoratu dutenez, udalerriaren izena zabaldu eta goratu, edo herriaren alde lan egin duen pertsona, erakunde, elkarte, entitate, enpresa edo proiektua saritzen da.
Herritarrek proposamenak aurkeztu ditzakete, eta proposamen artean arlo guztietako ekintzak aipatu daitezke, hala nola kirola, enpresa, kultura, gizartea, ekonomia… Proposamena aurkeztu gura dutenek orri batean idatzi beharko dituzte hautagaiaren datuak, eta izendapenaren arrazoiak. Proposamenak egiteko bi modu zabaldu dituzte; Bermeoko Turismo Bulegoan edota turismoa@bermeo.eus helbide elektronikora idatzita.
Hautagaien proposamenak aukezteko azken eguna apirilaren 27a [domeka] izango da, Gero, irabazlea Arrain Azoka Elkarteak aukeratuko du eta 28. Hegaluze Saria, urtero bezala, maiatzaren 16an [barikua] emango da, Arrain Azokako inaugurazio ekitaldian.