Lau pertsona atxilotu dituzte, estortzioa eta mehatxuak egiteagatik
Ertzaintzak jakinarazi duenez, bi gizon eta bi emakume atxilotu zituzten eguazten arratsaldean, stortsio eta mehatxu baten ustezko egile gisa. 2023az geroztik, biktimak "300.000 eurotik gora" eman dizkie.
Ertzaintzak jakinarazi duenaren arabera, 28 urtetik 31 bitarteko bi gizon eta bi emakume atxilotu dituzte eguaztenean arratsaldean Gernika-Lumon, ustez estortsio-delitu jarraitu batean inplikatuta egoteagatik.
Zehaztu dutenez, xantaia 2023. urtearen amaieran hasi zen, biktimak emakume bat ezagutu eta “sexu izaerako elkarrizketak” izaten hasi zirenean. “Harreman horren ondorioz, bere eta familiaren aurkako mehatxuak jasotzen hasi zen telefono-deien bidez pertsona batzuen aldetik, diru-kopuru handiak eskatuz”, azaldu du Ertzaintzak. Biktimak, mehatxupean, 300.000 eurotik gora eman dizkie geroztik.
Uztailean, baina, biktimak estotsio egiten ari zitzaiozkion pertsonen berri izateari utzi zion, otsailaren hasieran berriro harremanetn jarri ziren arte. Biktimak ez zuen xantaiagileen eskaerei aurre egiteko dirurik, eta une horretan, gertatzen ari zitzaiona Gernika-Lumoko Ertzain-etxean salatzea erabaki zuen.
Hala, Ertzaintzako agenteak estortsiogileek biktimari egindako azken eskaeraren lekuko izan ziren: 46.000 euro eskatzen zizkioten, eskudirutan ordainduta. Orduan, martitzenean Ertzainek “zaintza-dispositiboa” jarri zuten diruaren entrega egiteko jarritako tokian, eta, biktimarekin harremetan jarri zirenea, bi gizon eta ematekume bat antzeman zituzten, bai eta estortsio eta mehatxu baten ustezko egile gisa atxilotu ere. Bigarren emakumea denbora gutxira atxilotu zuten, “polizia-egoitzara agertzeko deitu ondoren”.
Ertzaintzatik nabarmendu dutenez, atxilotietako batek aurrekariak ditu, hilabete honen hasieran “adimen-desgaitasuna duen pertsoa bati estortsioa egin ondoren”. Azaldu dutenez, atxilotuak, “mehatxuen eta koakzioar4en bidez”, 12.000 eurotik gora jaso zituen heriotza-mehatxuak egin zizkion biktimarengandik.