Astelehenean [martxoak 3] hartuko dute New Yorkerako hegazkina Ignacio Corcuera 'Livingstone' eta Begoña Ugartek. Manu Leginetxe kazetari arratzuarrak duela 60 urte egindako bidea errepikatuko dute, auto klasiko batean 30.000 kilometro egin eta 20 herrialde zeharkatuz.
Zazpi taldek parte hartu dute Gernika-Lumoko I. Playback Lehiaketan, baina asko izan dira oholtzara igo gabe ikuskizunaz gozatzera hurbildu direnak. Artistak eta Mosketerak taldeek jaso dituzte sari nagusiak, baina gainontzekoek ere aipamenak jaso dituzte.
Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu, horietako bat Berrmeon, azken hilabeetan Araban, Nafarroan, Kantabrian eta Asturiasen "dozenaka lapurretan" parte hartu izana leporatuta. "Jauzilari" izena jarri diote polizia-operazioari, lapurren "modus operandiagatik".
Ertzaintzak jakinarazi duenez, bi gizon eta bi emakume atxilotu zituzten eguazten arratsaldean, stortsio eta mehatxu baten ustezko egile gisa. 2023az geroztik, biktimak "300.000 eurotik gora" eman dizkie.