Gobernu taldeak 2,6 milioi eurotik gorako kontratuak esleitu dituela salatu du EAJk
2024an 630 kontratu esleitu zirela salatu dute jeltzaleek, Guzan eta EH Bilduk osatutako udal gobernuarean "kudeaketa txarra" azpimarratzeagaz batera.

EH Bildu eta Guzanek osatutako udal gobernuak 2024an “2,6 milioi eurotik gorako” kontratuak esleitu izana salatu zuen eguazteneko [otsailak 26] Bermeoko EAJk osoko bilkuran.
Ainhoa Jayo zinegotzi jeltzaleak azaldu zuenez, iaz 630 kontratu esleitu ziren, “inolako kontraturik gabe ordaintzen diren fakturak kontuan hartu gabe”. Zehaztu zuenez, kontra txikiak “aukera marjinala” dira: “Lehia nagusitu behar da, baina Bermeon ez dira betetzen ari”.
Horregatik, jeltzaleek osoko bilkuran azalpenak eskatu eta udal gobernuaren “kuadeketa txarra” azpimarratu zuten: “Inolako aurreikuspenik gabe lan egiten du, eta ondorioz, lanak zuzenean esleitu behar ditu, askotan behin eta berriz”.
Era berean, EAJko ordezkariak gobernuak udal-idazkaritzaren “kontrako txostenak” dituela nabarmendu zuen: “Zuzeneko esleipen horien herena ere ez da herriko enpresentzat, eta esku-hartzetik zein udal-idazkaritzatik kontrako txostenak dituzte”.
Nadia Nemeh Bermeoko alkateak erantzun zionez, helburua “gero eta kontratu txiki gutxiago” egitea da, baina iaz “premiatasun” egoera batzuk izan zituztela zehaztu zuen: “Hilabete batzuetan zehar teknikari batzuk falta izan ditugu, eta heldu direnean lanak pilatu egin dira, eta kontratu txiki bidez atera dira. Gehienak premiatasunez izan dira”. Beste kontratu batzuen esleipenak, berriz, aurreko urteetako joerari erantzuten diotela onartu zuen: “Urteetan zehar dator horrela, eta hori zuzendu egin behar da. Urteetan egin da kontratu txiki bat, eta oraindik joera hori dugu”. Nabarmendu zuenez, 2025erako helburua “kontratu txiki gutxiagoa” egotea da, eta horretarako lan egingo dute udaleko teknikariekin batera.
Inbertsio eza.
Alderdi bereko Idoia Platas zinegotziak, bestalde, 2025. urterako aurrekontuak onartu ziren osoko bilkuran egindako datu bat azaltzeko eskatu zion Nemehri: “Bere esku-hartzean, ekitaldi honetarako inbetsio-ahalmenik eza justifikatu zuen, langileen kalte-ordainen ordainketan oinarrituta, baina 2025eko aurrekontua berrikusi ondoren, horretarako partidarik ez dagoela ikusi dugu”. Azaldu zuenez, 2025ean Bermeon “ez dago inbertsiorik”, gobernu-taldeak “ez duelako hori posible egiteko lanik egin”.
Nemehk azaldu zuenez, “405.000 euroko kitapena” iaz egin zuten, eta ez da 2025eko aurrekontuetan agertzen. Zehaztu zuenez, aurrekontuak azaltzean horrek urte honetako “ikuspuntu eta bidean” izango duen eragina azaldu nahi izan zuen,