Bi adingabe identifikatu dituzte udalerrian grafitiak egiteagatik
Pintaketengatik identifikatu dituzten adingabeez gain, Bermeoko Udaltzaingoak beste pertsona bat identifikatu du, "hiri-altzariak apurtzearen ustezko erantzule gisa". Bi kasuetan herritarren inplikazioa "funtsezkoa" izanda neurriak hartu ahal izateko.
Bermeoko Udaltzaingoak bi adingabe identifikatu ditu udalerrian pintaketak egiteagatik. Bermeoko Udaletik jakinarazi dutenez, gertakariak otsailaren 15ean gertatatu ziren, Almika auzoan, eta identifikatu zituzten unean adingabeak sprayak eta “tamaina handiko errotuladoreak” zeramatzaten.
Era berean, iragan domekan [otsailak 23] beste pertsona bat identifikatu zutela adierazi dute, “hiri-altazariak apurtzearen ustezko erantzule gisa”.
Zehaztu dutenez, udaltzaingoak eginbideak ireki ditu, eta hiru identidikatuak epaitegira bidaliko ditu. Modu berean, “ekintza bandaliko horien identifikazioan” herritarren lankidetzak duen “garrantzia” nabarmendu dute udaletik. Izan ere, bi kasuetan herritarren inplikazioa “funtsezkoa” izanda neurriak hartu ahal izateko: “Argi geratu da herriaren segurtasuna eta udalerriari eustea guztion konpromisoa dela. Herria zaintzea guztion ardura da; guztion ahaleginarekin bakarrik lortuko da udalerri garbi, seguru eta atsegin bat izatea”.