581,16 euro, umeen minbiziari aurre egiteko
Mundakako IGEak Gabonetan antolatutako Gabon kanta emanaldiak 290,58 euro bildu zituzten, eta Aspanion elkarteak jasoko du dirua dohaintzan. Udalak, gainera, diru laguntza hori bere kabuz bikoiztu egin du.
Mundakako IGEak Gabon sasoian antolatutako Gabon kanta emanaldia oso arrakastatsua izan zen, 290,58 euro bildu baitzituzten handik. Jasotako diru kopuru horrek, gainera, izaera solidario edukiko du, umeen kantzerrari aurre egiten dion Aspanion elkarteak jasoko baitu. Ez hori bakarrik: Mundakako Udalak, bere kabuz, diru laguntza bikoiztea erabaki du eta, horrenbestez, elkarteak 581,16 euroko kopurua jasoko du dohaintzan.
Udal ordezkariek eskerrak eman gura izan dizkiete hala eskola komunitateari, nola herritarrei, “horrelako ekintzekin erakusten duten solidaritateagatik eta borondateagatik”.