Langileen gaikuntza digitala hobetzeko programa eskainiko du Behargintzak
Barikuan [otsailak 28] eskainiko du Behargintzak SPRIren Konpetentzia Digital Profesionalak programaren jardunaldia. Aurretik izena eman behar da.
Bermeoaldeko Behargintzak, Bermeoko Udalagaz elkarlanean, SPRIren Konpetentzia Digital Profesionalak programaren jardunaldi bat eskainiko du, enpresetako lan-taldeetan “gaitasun digitalak hobetu eta produktibitatea areagotzeko” baliabideak eskaintzeko asmoz. Barikuan [otsailak 28] jarri dute hitzordua, eta saioak bi orduko iraupena izango duela aurreratu dute, 09:30etik 11:30era, Behargintzaren egoitzan (Zubiaur tar Kepa 26, 1º, Bermeo). Plazak mugatuak direla aurreratu dute, eta ondorioz, aurretik izena eman beharko da.
Jardunaldian SPRIko —Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia— adituekin eta adimen artifizialaren (AA) eta digitalizazioaren bidez eraldaketa egin eta “lehiakorragoak” izatea lortu duten enpresa baten esperientzia ezagutzeko aukera egongo dela aurreratu dute antolatzaileek.
Era berean, programan parte hartzen dutenek, enpresa digitalizatu eta “kudeaketa eta funtzionamendu eraginkorragorako” jendea trebatuz lortu ditzaketen emaitzak azaldu dituzte: zeregin automatizatuen bidez denbora aurreztea, bezeroen arretaren hobekuntza “tresna digitalen bidez”, langileen beharrezko gaitasun digitalak identifikatu eta aurretik dituztenak indartzea, “erronka teknologikoei aurre egiteko” eta SPRIren aholkularitza teknikoa.