Bermeoko Berbalagunek “ikuskizun ederraz” gozatu dute

Bermeoko Berbalagunek atzo [otsailak 23] “ikuskizun ederraz” gozatzeko aukera izan zuten. Hain zuzen ere, 09:30ean atera ziren Taraskatik eta bide berriak ezagutzeko aukera izan zuten, “beti inguruetatik euskaraz aritu bitartean”. Almiketik Sollubera igo ziren, bertatik batzuk autobusez itzuli ziren herrira, baina gehienek Bermeoko auzoetatik ibiltzen bueltatu ziren herrira. Berbalagunek eskerrak eman dizkiete parte hartzaile guztiei eta Aitorri ibilbidea prestatzeagatik. Aurreratu dutenez, ez da egingo duten azken irteera.