Erorketak ekiditeko bilera eta tailerra, Mendatan
Mendatako Udalaren ekimenez, heldu eta nagusietan erorketak saihesteko informazio bilera eta tailer azkarra egingo dute. Hitzordua barikuan [otsailak 21] izango da, 18:00etan, Elizosteko aretoan. Amaia Onaindia Agundez eta Goretti Zugazaga Mallea erizainek gidatuko dute saioa.
Bileran, erorketetako arriskuak nola identifikatu eta ekiditeko aholkuak emango dituzte. Horrez gain, prebentzio lanaz gain, erortzekotan, behin lurrean egonda, zer egin daitekeen azalduko dute, baita minik hartu gabe altxatzeko informazioa eskaini ere. Gainera, bastoien zein muleten erabilpen egokiak azaldu, eta ibiltzeko aholkuak emango dituzte. Mendatako Udaletik gogoratu dute saioak alde praktikoa izango duela, eta ondorioz, arropa erosoa eramatea gomendatu dute.